Erlaxa zaitez Areatza bainuetxean

12,00 €

Zirkuitu erlaxagarria Areatza hotel bainuetxean. Masajea eta buffeta, aukeran. Egin etenaldi bat zure egunerokoan, eta ahaztu hiriko zaratez eta gehiegikeriez.

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barnean:

Spa zirkuitu bat, 60 minutukoa

Bost aukera:

  • Spa zirkuitua: pertsona batentzako zirkuitu termal bat, 60 minutukoa. Mauka prezioa: 12 €.
  • Spa zirkuitua + Masajea: zirkuitu termal bat, 60 minutukoa, eta pertsona batentzako masaje erlaxagarri bat olio esentzialekin bizkarrean, edo lepoko eta garuneko tentsioa eta zango astunak arintzekoa. Mauka prezioa: 28 €.
  • Spa + Buffeta zirkuitua: 60 minutuko zirkuitu termala, eta buffet librea. Mauka prezioa: 28€
  • Spa + Masajea + Buffeta zirkuitua: 60 minutos zirkuitu termala, masaje erlaxagarria olio esentzialekin, eta buffet librea. Mauka prezioa: 49 €.
  • Masajea + Hidromasaje bainuontzia: Hidromasaje bainuontzia esentziekin, masaje partzial erlaxagarria olio esentzialekin. Mauka prezioa: 39 €.  

 

EROSKETA BALDINTZAK:

  • Kupoi bat: zirkuitu bat pertsonako.
  • Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, 946-57 54 50 telefono zenbakira deituta. Ezinbestekoa da kupoia aurkeztea establezimenduan.
  • Kupoiak 2017ko abenduaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra bitarte balioko du. Epea pasatuz gero, ez da luzatuko.
  • Zirkuitu termalerako sarbidea: 6 urtetik gora.
  • Derrigorrean eraman beharrekoa: burukoa, txankletak, toalla eta bainujantzia.
  • Buffet hotza: betiere, ortuariekin, bezeroak bere gustuko entsalada bat egin dezan; badira 2 entsalada egin ere.
  • Buffet beroa: betiere, arrain bat, haragi bat eta 2 hornigairekin, koilaraz jateko otordu bat (zopa, krema…).
  • Postreen buffeta: fruta, yogurta, tarta askotarikoak, arroz esnea…
  • Edariak: ura eta ardoa barne.
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 ean, ITXITA!

 

Informazio gehigarria

Gorbeiako Parke Naturalaren ondoan dago Areatza hotel bainuetxea, Areatza herrian, Bilbotik eta Gasteiztik 30 kilometrora eta Donostiatik ordubete eskasera.

Toki eder batean dago, eta egokia da Euskal Herria ezagutu nahi duten bidaiarientzat, baita inguru natural paregabe bat ezagutu nahi dutenentzat ere. Mendizaleak, ibiltariak, kirolariak eta mikologiazaleak askotan joaten dira hara.

Gure kafetegian inguruko pintxorik onenak dastatu ahal izango dituzu, ogitartekoak, anoak eta askotariko jakiak goizean goizetik.

Bainuetxeak programa sorta zabala eskaintzen du, eta lasaitzeko tratamendu hoberenak egin daitezke. Gainera, tokiko ur mineral-sendagarriak tratamendu dermatologikoak egiteko eta erreumatismoak sendatzeko oso egokiak dira.

Idatzi zure iritzia

Erlaxa zaitez Areatza bainuetxean

Erlaxa zaitez Areatza bainuetxean

Zirkuitu erlaxagarria Areatza hotel bainuetxean. Masajea eta buffeta, aukeran. Egin etenaldi bat zure egunerokoan, eta ahaztu hiriko zaratez eta gehiegikeriez.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
AREATZA - BIZKAIA
AREATZA HOTELA -BAINUETXEA

Askatasuna, 50 bis

946 57 27 05

http://www.hotelbalnearioareatza.com/

Antzeko produktuak

.
{* *}