Bizi ezazu 'Fagollaga experientzia' menu bikain honekin

49,00 €

99,00 €

Sukaldaritza eder batez gozatu ahal izango zara, giro paregabe, lasai eta intimo batean, Fagollaga jatetxean. Eskaintza ezin hobea Ixak Salaberriaren goi sukaldaritza dastatzeko.

Xehetasun gehiago

Mauka Kupoiak zer ematen duen:

Batentzako udazken menu bat, osagai hauek dituena:

Sarrerak:

-          Bakailao bonboia, tomate eta oregano emultsioarekin

-          Garaiko berdura krema

-          Foie-a sagar karamelizatuarekin

-          Onddo mamia pinaziekin

Plater nagusiak:

-          Bakailaoa tenperatura apalean eginiko arrautzarekin eta oliba olioarekin

-          Sekretu iberikoa morokilarekin eta bere zukuarekin

 

Postreak:

-          Anana zopa koko izozki krematsuekin

-          Kakao krematsua garaiko izozkiarekin eta garrapiñatuekin

 

Kafea eta gozoki txiki batzuk

Edaria aukeratzeko (botila bat bikoteko):

-          Ardo beltza: Ederra ardo ondua (Errioxa)

-          Ardo zuria: Vero Chardonnay mahastia

-          Ardo gorria: Iturrieta

EROSTEKO BALDINTZAK

  • Kupoi bat: Fagollagako udazken menu bat, pertsona batentzat
  • Kupoia erabiltzeko epea: 2017ko abenduaren 23ra artekoa
  • Erreserba egin behar da aldez aurretik, 943 55 00 31 telefonora deituz. Tokirik dagoen edo ez, horren arabera egin ahal izango da erreserba.
  • Astelehenean itxita. Asteartean, asteazkenean eta igandean gauean itxita.
  • Mauka kupoia erakutsi beharra dago eskaintzaz gozatzeko.

Informazio gehigarria:

Ehunka urte dituen baserri baten oinarrien gainean eraikia izanik, jatetxeak garai bateko etxe baten epeltasuna du, eta gaur egun bi sala nagusitan banaturik dago, kolore pintzelkada batzuek lagunduriko dekorazio minimalistarekin, dena ere gure sukaldaritzaren soiltasunarekin eta dotoreziarekin ondo uztartua. Eta eguraldiak laguntzen duenean, etxean bezalaxe egongo zara terrazan. Toki ezin hobea denez bazkaldu aurreko aperitiboa hartzeko, hortxe ekin diezaiokezu Fagollagan biziko duzun esperientziari.

Idatzi zure iritzia

Bizi ezazu 'Fagollaga experientzia' menu bikain honekin

Bizi ezazu 'Fagollaga experientzia' menu bikain honekin

Sukaldaritza eder batez gozatu ahal izango zara, giro paregabe, lasai eta intimo batean, Fagollaga jatetxean. Eskaintza ezin hobea Ixak Salaberriaren goi sukaldaritza dastatzeko.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
Hernani - Gipuzkoa
Fagollaga jatetxea

Ereñotzu Auzoa, 68, 20128 Hernani, Gipuzkoa.

943550031

www.fagollaga.com

Antzeko produktuak

.
{* *}