GaragArt Gasteizen ekoitziriko artisau garagardoa dastatzeko aukera

11,77 €

Artea eta garagardoa batzen direnean,...

Debekatua dago alkohola 18 urtetik beherakoei saltzea. Arduraz kontsumitzea gomendatzen da.

Xehetasun gehiago

MAUKA KUPOIAK HAUXE HARTZEN DU BERE BARNE:

  • 6 botilako gargardo kaxa. Ondorengo aukerak:
  1. Gorritxo. Kolore gorrixka du. Maltak toffee eta karamelu zaporeak ematen dizkio eta lupuluak fruta zaporea. Oso edanerraza da, udako beroari aurre egiteko ezin egokiagoa. Alkohol kopurua % 5,2.
  2. Hopster Party. Hiru malta eta lau lupulu motaz egina. Hasierako mingostasuna zapore festa bilakatzen zaigu: mango, pasio fruta, abrikota... Gure Hopster Party-arekin bat egin nahi? Alkohol kopurua % 7.
  3. Gary & Esti. Biziki maite ditugu Wit estiloko garagardoak (gariz egindako Belgikako garagardoa). Sorkuntza honetan gure bi pasio hauek uztartzen saiatu gara: Arabako gari gordina (Gary) eta Eusko Label ezti liraina (Esti). Ezohiko harreman honen emaitza egarria asetzeko eta gozatzeko garagardo fina da. Alkohol kopurua % 5,8.
  4. Uzta. Waloniako baserrietan, Belgikako hegoaldean, baserri bakoitzak bere garagardoa ekoizten zuen uzta garairako. Garagardo horiek oso freskagarriak izateaz gain, legami basatiek sortutako fruta eta espezie zaporeak zituen. Arima hori berreskuratu nahi izan dugu, eta gure ukitua eman diogu. Alkohol kopurua % 6,8.

BALDINTZAK:

• Eskaera etxean jasotzeko zure helbidea eta telefono zenbakia eman behar duzu.

• Bidalketa gastuak 8€tik aurrera, eskatutako kaxa kopuruaren arabera.

• Ez da mauka kupoia inprimatu beharrik.

• Erosketa emandako helbidean jasoko da.

• Kupoi bat: Garagardo kaxa bat

INFORMAZIOA:

GaragArt gara, Gasteizen 2014ko ekainean sortutako garagardo ibiltaria. Gure izenak garagardo eta art (arte ingeleraz) hitzen arteko hitz jokoan du jatorria, garagardogintza arte bat dela uste dugulako, eta hori gure sorkuntzetan nabari dadin ahalegintzen garelako.

Era berean, sukaldaritzaren munduak garagardoa baztertu edo kontuan ez duela hartu uste dugu, eta egoera hori eraldatzeko ahaleginetan gure ekarpentxoa egin nahiko genuke. Gure garagardoen etiketetan, garagardoarekin bat egin edo lagundu dezaketen jaki batzuk proposatzen ditugu.

Sergio - 2017/08/07

oso ona Garagardoa!

oso ona Garagardoa!

Idatzi zure iritzia !

Idatzi zure iritzia

GaragArt Gasteizen ekoitziriko artisau garagardoa dastatzeko aukera

GaragArt Gasteizen ekoitziriko artisau garagardoa dastatzeko aukera

Artea eta garagardoa batzen direnean,...

Debekatua dago alkohola 18 urtetik beherakoei saltzea. Arduraz kontsumitzea gomendatzen da.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
Gasteia - Araba
Garagart Garagardoak

Arkatxa Kalea, 1, 138. 01006 Gasteiz, Araba

665751834

www.garagart.com

Antzeko produktuak

.
{* *}