Bizkaia Esneak eskainitako kalitatezko esneki sorta.

22,00 €

Karrantza inguruko 35 baserrik ekoitzitako esneki paregabeak dituzu sorta honetan. Aprobetxatu aukera; bidalketa gastuak, doan!

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barne:

  • 9 behi gatzatu (140 g)
  • 2 gazta fresko (450 g)
  • 2 gurin (250 g)

 

 

BALDINTZA OROKORRAK:

Eskaria zuzen jasotzeko, ezinbestekoa da bidalketari buruzko datuak, helbidea eta telefono zenbaki bat ematea.

Kupoi bat jasoko duzu postaz erosketa agiri gisa. Eskaria zuzenean jasoko duzu emandako helbidean. Ez duzu agiria inon erakutsi beharrik.

Kupoi bat, esneki sorta bat

Bidalketa gasturik ez

Eskaintzaren iraupena, amaitu arte

 

Informazio gehigarria

BIZKAIA ESNEA Karrantzako 35 baserrik osatzen dugu, eta elkarrekin Bizkaiko esne ekoizle handiena gara. Gure ibilbidea 2009an hasi zen. Esne banatzaileek ordaindutako prezio baxuak egoera jasanezina sortu zuen gure baserrietan, eta, horregatik, gure kide askok bidean geratu behar izan zuten. Esne litroaren prezioa hura ekoiztea baino baxuagoa zen. Sektorearen momentua iluna izan arren, egoera horretan bizirik jarraitzeko eta gure baserrien lana mantentzeko gogoa genuen. Horrek gure produktua zuzenean kontsumitzaileari —bitartekaririk gabe— eramateko modua bilatzera eraman gintuen.

Egoera zail horri aurre egiteko, horixe da guk aukeratu dugun bidea. Gure familiek egindako lanarekin aurrera jarraitzeko bidea. Baserriek bizirik irautea bilatzen duen bidea. Egunero, gogotsu eta ilusio osoz lanean jarraitzeko bidea. Eta, nola ez, egunez egun gure kontsumitzaileei kalitateko eta gertuko produktua eskaintzeko bidea.

Esne sektoreko baserritarrok gure lanari eutsi nahi diogu. Karrantzako lurrek gu, gure arbasoak eta gure arbasoen arbasoak jaiotzen ikusi gaituzte, eta, horregatik, Karrantzako lurretan eta lurretatik bizitzen jarraitu nahi dugu. Gure baserrien iraunkortasunari eta gure lanari esker mantentzen da gure ingurua berde, ekologikoki orekatu, sostengarri eta natural. Horregatik, Bizkaiko udalerri handiena den Karrantza lurralde historikoaren biriketako bat da.

Kontsumitzaileen esku esne fresko, gertuko, natural eta kalitatekoa jartzeko ahalegin handia egiten dugu. Izan ere, gure baserri guztiek ‘Q’ Europar Kalitate Ziurtagiria dute. Gure esneak berme guztiak eskaintzen ditu, eta prezioa ahalik eta gehien estutzen saiatu gara. BIZKAIA ESNEA erosita, benetako esnea erosita, guztion artean baserri ekonomia mantentzen lagunduko dugu.

Idatzi zure iritzia

Bizkaia Esneak eskainitako kalitatezko esneki sorta.

Bizkaia Esneak eskainitako kalitatezko esneki sorta.

Karrantza inguruko 35 baserrik ekoitzitako esneki paregabeak dituzu sorta honetan. Aprobetxatu aukera; bidalketa gastuak, doan!

Idatzi zure iritzia

Antzeko produktuak

.
{* *}