Egin etenaldi bat zure egunerokoan

14,00 €

Zirkuitu erlaxagarria Areatza hotel bainuetxean. Masajea eta buffeta, aukeran. Egin etenaldi bat zure egunerokoan, eta ahaztu hiriko zaratez eta gehiegikeriez.

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barnean:

Spa zirkuitu bat, 60 minutukoa

Bost aukera:

  • Spa zirkuitua: pertsona batentzako zirkuitu termal bat, 60 minutukoa. Mauka prezioa: 14 €.
  • Spa zirkuitua + Masajea: zirkuitu termal bat, 60 minutukoa, eta pertsona batentzako 15 minutuko masaje erlaxagarri bat olio esentzialekin bizkarrean, edo lepoko eta garuneko tentsioa eta zango astunak arintzekoa. Mauka prezioa: 29,9 €.
  • Spa + Buffeta zirkuitua: 60 minutuko zirkuitu termala, eta buffet librea. Mauka prezioa: 29,9€
  • Spa + Masajea + Buffeta zirkuitua: 60 minutos zirkuitu termala, masaje erlaxagarria olio esentzialekin, eta buffet librea. Mauka prezioa: 52 €.

 

 

EROSKETA BALDINTZAK:

  • Kupoi bat: zirkuitu bat pertsonako.
  • Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, 946-57 54 50 edo 946- 57 27 05 telefono zenbakietara deituta. Ezinbestekoa da kupoia aurkeztea establezimenduan.
  • Kupoiak 2018ko martxoaren 20tik 2018ko ekainaren 15era bitarte balioko du. Epea pasatuz gero, ez da luzatuko.
  • Zirkuitu termalerako sarbidea: 6 urtetik gora.
  • Derrigorrean eraman beharrekoa: burukoa, txankletak, toalla eta bainujantzia.

 

Informazio gehigarria

Gorbeiako Parke Naturalaren ondoan dago Areatza hotel bainuetxea, Areatza herrian, Bilbotik eta Gasteiztik 30 kilometrora eta Donostiatik ordubete eskasera.

Toki eder batean dago, eta egokia da Euskal Herria ezagutu nahi duten bidaiarientzat, baita inguru natural paregabe bat ezagutu nahi dutenentzat ere. Mendizaleak, ibiltariak, kirolariak eta mikologiazaleak askotan joaten dira hara.

Gure kafetegian inguruko pintxorik onenak dastatu ahal izango dituzu, ogitartekoak, anoak eta askotariko jakiak goizean goizetik.

Bainuetxeak programa sorta zabala eskaintzen du, eta lasaitzeko tratamendu hoberenak egin daitezke. Gainera, tokiko ur mineral-sendagarriak tratamendu dermatologikoak egiteko eta erreumatismoak sendatzeko oso egokiak dira.

Idatzi zure iritzia

Egin etenaldi bat zure egunerokoan

Egin etenaldi bat zure egunerokoan

Zirkuitu erlaxagarria Areatza hotel bainuetxean. Masajea eta buffeta, aukeran. Egin etenaldi bat zure egunerokoan, eta ahaztu hiriko zaratez eta gehiegikeriez.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
AREATZA - BIZKAIA
AREATZA HOTELA -BAINUETXEA

Askatasuna, 50 bis

946 57 27 05

http://www.hotelbalnearioareatza.com/

Antzeko produktuak

.
{* *}