Erlaxatu zure bikotekidearekin Areatza hotelean

138,00 €

192,00 €

Gau bateko egonaldia, mantenu erdian eta zirkuitu termalarekin, bi pertsonarentzat. Egonaldi liluragarria egingo duzu Areatza hotel-bainuetxean. Eguneroko bizimodua albo batera utziko duzu, eta hiriko zurrunbiloa eta zaratak ahaztuko dituzu

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barne:

  • Gau bateko egonaldia bi pertsonarentzat, mantenu erdian (afaria eta gosaria) eta zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat.

Lau aukera:

  • Relax egonaldia: Gau bateko egonaldia, logela bikoitz batean, mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta 60 minutuko zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat. Mauka prezioa: 138 €. Prezio ofiziala: 192€.
  • Egonaldi erromantikoa: Gau bateko egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne, logela bikoitz batean, zirkuitu termal bat (60 minutuko iraupena), masajea (15 minutuko iraupena), eta bientzako hidromasaje bainua esentzia bereziekin (25 minutuko iraupena). Mauka prezioa: 159 €. Benetako prezioa: 216 €.
  • Bi gauko relax egonaldia: Bi gauko egonaldia, logela bikoitz batean, mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat. Mauka prezioa: 175 €. Benetako prezioa: 250 €.
  • Bi gauko egonaldi erromantikoa: Bi gauko egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne, logela bikoitz batean, zirkuitu termal bat (60 minutuko iraupena), masaje bat (15 minutuko iraupena) eta bientzako hidromasaje bainu bat esentzia bereziekin (25 minutuko iraupena). Mauka prezioa: 199 €. Prezio ofiziala: 300 €.
  • Hiru gauko relax egonaldia: Hiru gauko egonaldia, logela bikoitz batean, mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat. Mauka prezioa: 249,5 €. Benetako prezioa: 380 €.
  • Hiru gauko egonaldi erromantikoa: Hiru gauko egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne, logela bikoitz batean, zirkuitu termal bat (60 minutuko iraupena), masaje bat (15 minutuko iraupena), bientzako hidromasaje bainu bat esentzia bereziekin (25 minutuko iraupena) eta bi sarrera Guggemheim museorako. Mauka prezioa: 298,5 €. Prezio ofiziala: 494 €.

 

BALDINTZA OROKORRAK:

  • Kupoi bat: Egonaldi bat bi pertsonarentzat.
  • Prezioak BEZa barne dira. Hotelaren erabilgarritasunaren araberako eskaintza. Logelak alokatzeko egun kopurua mugatua da.
  • Aurretik erreserba egin beharko da 94-657 27 05 telefonora deituta.
  • Kupoia hotelean erakustea ezinbestekoa izango da.
  • Kupoia 2017ko ekainaren 1etik azaroaren 26rarte erabil daiteke (erabiltzeko data ez da luzatuko)
  • Afaria buffet motakoa izango da, eta ez ditu edariak barnea hartzen.
  • Zirkuitu termala 6 urtetik gorako haurrek egin dezakete. Ezinbestekoa izango da, zirkuito termala aldez aurretik erreserbatzea, 94 657 54 50 edo 94 657 27 05 zenbakietara deituz.
  • Hirugarren pertsona heldu bat, gela hirukoitz batean (sofa-ohea), mantenu erdian, zirkuitu termalarekin: 35 euroko gehigarria ordaindu behar da hotelean bertan gau bakoitzeko.
  • Hirugarren pertsona bat (haurra), gela hirukoitz batean (sofa-ohea), mantenu erdian: gau bakoitzeko 25 euroko gehigarria ordaindu behar da hotelean bertan. Eskaintzak ez ditu bere barnean hartzen zirkuitu termala eta masajeak.

 

 

Informazio gehigarria

Gorbeiako Parke Naturalaren ondoan dago Areatza hotel-bainuetxea, Areatza herrian, Bilbotik eta Gasteiztik 30 kilometrora eta Donostiatik ordubete eskasera.

Toki eder batean dago, eta egokia da Euskal Herria ezagutu nahi duten bidaiarientzat, baita inguru natural paregabe bat ezagutu nahi dutenentzat ere. Mendizaleak, ibiltariak, kirolariak eta mikologiazaleak askotan joaten dira hara.

Gure kafetegian inguruko pintxo onenak dastatu ahal izango dituzu, goizean goizetik: ogitartekoak, anoak eta askotariko jakiak.

Bainuetxeak programa sorta zabala eskaintzen du, eta lasaitzeko tratamendu hoberenak egin daitezke. Gainera, tokiko ur mineral-sendagarriak oso egokiak dira tratamendu dermatologikoak egiteko eta erreumatismoak sendatzeko.

 

Idatzi zure iritzia

Erlaxatu zure bikotekidearekin Areatza hotelean

Erlaxatu zure bikotekidearekin Areatza hotelean

Gau bateko egonaldia, mantenu erdian eta zirkuitu termalarekin, bi pertsonarentzat. Egonaldi liluragarria egingo duzu Areatza hotel-bainuetxean. Eguneroko bizimodua albo batera utziko duzu, eta hiriko zurrunbiloa eta zaratak ahaztuko dituzu

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
AREATZA - BIZKAIA
AREATZA HOTELA -BAINUETXEA

Askatasuna, 50 bis

946 57 27 05

http://www.hotelbalnearioareatza.com/

Antzeko produktuak

.
{* *}