Mundaka Eko-hotelean gau bat eta pintxo dastaketa bi lagunentzat

102,00 €

Mundakako erdialdean kokatuta, olatu famatutik oso hurbil. Hotel ekologikoa eta familiarra, herriko antzinako eraikin zaharberritu batean zabaldu zen orain dela 20 urte.

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barne:

• Gau bateko egonaldia bi pertsonarentzat.

• Buffet gosari ekologikoa bertako ekoizleen produktu naturalekin.

• Ongietorri oparia: cava botila bat.

• Logela uzteko ordua 16:00etan, goizaz gozatzeko.

• Pintxo tipikoen dastaketa. Miniaturazko sukaldaritza toki hoberenetako batean Mundakako portuko ikuspegi ederrekin.

 

3 pintxo hotz:

• Lurra eta itsasoa. Tomate tartar usaingozatua ozpinetan heldutako antxoarekin eta tipula konfitatuarekin.

• Iparra. Izokin entsaladillaz beteriko bakailao ketu bildua oliba olioarekin.

• Goikoa pintxoa. Etxeko berezitasuna.

3 pintxo bero:

• Murmoi. Urdaibaiko esentziak. Porru kremaz eta eskuz egindako odolkiz beteriko kopa.

• Txistorra zigarrotxoak. Eztitan bustiriko txistorra, brie pastaz bilduta.

• Kroketa murgildua. Onddo kroketa gazta kreman murgilduta urdaiazpikoarekin.

Ardo beltz kopa bat. Errioxa Jatorrizko Deitura duen Paternina ardo ondua.

 

Baldintza bereziak

  • Kupoi bat: Bi pertsonarentzat
  • Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, 94-687 67 00 telefono zenbakira deituta. Ezinbestekoa da kupoia aurkeztea establezimenduan.
  • Kupoiak 2018ko otsailaren 9tik 2018ko ekainaren 30erarte balioko du. Epea pasatuz gero, ez da luzatuko.

 

 


Informazio gehigarria

Hotelak hauxe eskaintzen du:

  • Harrera-lekua egun osoan zabalik.
  • Aparkaleku estalia.
  • Igogailua.
  • Berogailua.
  • Kafetegia.
  • Artisau izozkitegi italiarra.
  • Legelek wi-fi konexioa daukate.
  • Internet doan.

Logelak argitsuak dira, kolore beroez apainduta daude eta denek satelite bidezko telebista eta bainugela daukate.

Idatzi zure iritzia

Mundaka Eko-hotelean gau bat eta pintxo dastaketa bi lagunentzat

Mundaka Eko-hotelean gau bat eta pintxo dastaketa bi lagunentzat

Mundakako erdialdean kokatuta, olatu famatutik oso hurbil. Hotel ekologikoa eta familiarra, herriko antzinako eraikin zaharberritu batean zabaldu zen orain dela 20 urte.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
Mundaka - Bizkaia
Mundaka Hotela

Florentino Larrinaga Kalea, 9, 48360 Mundaka, Bizkaia

946876700

www.hotelmundaka.com

Antzeko produktuak

.
{* *}