Egonaldi liluragarria zure bikotekidearekin Areatza hotel bainuetxean

138,00 €

192,00 €

Gau bateko egonaldia mantenu erdian, eta zirkuitu termala bi pertsonarentzat. Egonaldi liluragarria egingo duzu Areatza hotel bainuetxean. Eguneroko bizimodua albo batera utziko duzu, eta hiriko zurrunbiloa eta zaratak ahaztuko dituzu.

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barne:

  • Gau bateko egonaldia bi pertsonarentzat mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta zirkuitu termal bat (60 minutu) pertsona bakoitzarentzat.

Sei aukera:

  • Relax egonaldia: Gau bateko egonaldia, logela bikoitz batean, mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta 60 minutuko zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat. Mauka prezioa: 128 €. Benetako prezioa: 192 €.
  • Egonaldi erromantikoa: Gau bateko egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne, logela bikoitz batean, zirkuitu termal bat (60 minutukoa), masajea (15 minutukoa) eta bientzako hidromasaje bainua esentzia bereziekin (25 minutukoa). Mauka prezioa: 149 €. Benetako prezioa: 216 €.
  • Bi gaueko relax egonaldia: Bi gaueko egonaldia, logela bikoitz batean, mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta 60 minutuko zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat. Mauka prezioa: 175 €. Benetako prezioa: 250 €.
  • Bi gaueko egonaldi erromantikoa: Bi gaueko egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne, logela bikoitz batean, zirkuitu termal bat (60 minutukoa), masaje bat (15 minutukoa), eta bientzako hidromasaje bainu bat esentzia bereziekin (25 minutukoa). Mauka prezioa: 199 €. Benetako prezioa: 300 €.
  • Hiru gaueko relax egonaldia: Hiru gaueko egonaldia, logela bikoitz batean, mantenu erdian (afaria eta gosaria), eta 60 minutuko zirkuitu termal bat pertsona bakoitzarentzat. Mauka prezioa: 249,5 €. Benetako prezioa: 380 €. - ZUZENDUTA
  • Hiru gaueko egonaldi erromantikoa: Hiru gaueko egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne, logela bikoitz batean, zirkuitu termal bat (60 minutukoa), masaje bat (15 minutuko¡a), bientzako hidromasaje bainu bat esentzia bereziekin (25 minutukoa) eta bientzako sarrera Guggenheim museora. Mauka prezioa: 298,5 €. Benetako prezioa: 494 €. - ZUZENDUTA

 

 

BALDINTZA OROKORRAK:

  • Kupoi bat: Egonaldi bat bi pertsonarentzat.
  • Prezioak BEZa barne dira. Hotelaren erabilgarritasunaren araberako eskaintza. Logelak alokatzeko egun kopurua mugatua da.
  • Aurretik erreserba egin beharko da 94-657 27 05 telefonora deituta.
  • Kupoia hotelean erakustea ezinbestekoa izango da.
  • Kupoia 2017ko abenduaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra arte erabil daiteke (erabiltzeko data ez da luzatuko) - ZUZENDUTA
  • Afaria buffet motakoa izango da, eta ez ditu hartzen edariak bere barnean.
  • Zirkuitu termala 6 urtetik gorako haurrek egin dezakete.
  • Beste pertsona heldu bat, gela mantenu erdian, zirkuitu termalarekin: 35 euroko gehigarria ordaindu behar da hotelean bertan gau bakoitzeko.
  • Beste pertsona bat (haurra), mantenu erdian: 25 euroko gehigarria ordaindu behar da hotelean bertan gau bakoitzeko. Eskaintzak ez ditu bere barnean hartzen zirkuitu termala eta masajeak.
  • Abenduaren 21ean, 25en eta 31n eta urtarrilaren 1ean, itxita! - ZUZENDUTA

 

 

Informazio gehigarria

Gorbeiako Parke Naturalaren ondoan dago Areatza hotel bainuetxea, Areatza herrian, Bilbotik eta Gasteiztik 30 kilometrora eta Donostiatik ordubete eskasera.

Toki eder batean dago, eta egokia da Euskal Herria ezagutu nahi duten bidaiarientzat, baita inguru natural paregabe bat ezagutu nahi dutenentzat ere. Mendizaleak, ibiltariak, kirolariak eta mikologiazaleak askotan joaten dira hara.

Gure kafetegian inguruko pintxorik onenak dastatu ahal izango dituzu, ogitartekoak, anoak eta askotariko jakiak, goizean goizetik.

Bainuetxeak programa sorta zabala eskaintzen du, eta lasaitzeko tratamendu hoberenak egin daitezke. Gainera, tokiko ur mineral-sendagarriak tratamendu dermatologikoak egiteko eta erreumatismoak sendatzeko oso egokiak dira.

Idatzi zure iritzia

Egonaldi liluragarria zure bikotekidearekin Areatza hotel bainuetxean

Egonaldi liluragarria zure bikotekidearekin Areatza hotel bainuetxean

Gau bateko egonaldia mantenu erdian, eta zirkuitu termala bi pertsonarentzat. Egonaldi liluragarria egingo duzu Areatza hotel bainuetxean. Eguneroko bizimodua albo batera utziko duzu, eta hiriko zurrunbiloa eta zaratak ahaztuko dituzu.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
AREATZA - BIZKAIA
AREATZA HOTELA -BAINUETXEA

Askatasuna, 50 bis

946 57 27 05

http://www.hotelbalnearioareatza.com/

Antzeko produktuak

.
{* *}