Lege oharra eta kontratatzeko baldintza orokorrak

Lege oharra

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Hemen ageri diren lege baldintzek arautzen dute nola erabili beha den Iragarri SLk –aurrerantzean Mauka.eus– Interneteko erabiltzaileen esku jarri duen doako webgune hau. Baliteke, dena den, orri honetan eskaintzen diren produktu, zerbitzu eta eduki batzuk kontratu beharrekoak izatea, eta, beraz, kontratatzeko baldintza orokorrek eta bereziek arautuko dituzte horiek. Ez bazaude ados lege baldintza hauekin, atera zaitez webgune honetatik.

Webgune hau, zerbitzuak eta hemen ageri diren edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, eta, bereziki, saihestu egin beharko ditu honako jokabide hauek:

  • Ezingo ditu ezabatu, kendu edo manipulatu edukietan txertatutako «copyright» eta titular bakoitzaren eskubideen adierazgarri diren gainerako datu identifikagarriak, ez eta babeserako gailu teknikoak edo edukiek izan dezaketen edozein informazio-mekanismo ere.
  • Ezingo du sartu programarik, birusik, makrorik edo beste edozein gailu logikorik edo karaktere sekuentziarik, webgune honetan eta bertako sistema informatikoetan kalte egin dezakeenik edo aldaketak eragin ditzakeenik.
  • Ezingo du erabili edo instalatu ezein programa edo gailu, Mauka.eus-ek ezarritako segurtasun kontrolak edo pasahitzak baliogabetzeko asmoz; galarazia dago, halaber, zifratze gakoak, sistemak edo algoritmoak dezifratzea, baita webgunearen edo haren erabiltzaileen segurtasun elementu oro ere.
  • Ezingo du kopiatu edo argazki gisa erabili webgunearen pantaila, Mauka.eus-ek berariaz baimendu ezean.
  • Ezingo du kopiatu webgunea edo haren iturri kodea, eta horien bertsiorik ere ezingo du egin, Mauka.eus-ek berariaz baimendu ezean.
  • Ezingo du eduki Legearen eta fede onaren aurkakoa den jokabiderik.

Izena ematea

Webgune honetako zenbait ataletara sartzeko eta horiek erabiltzeko, aurrez izena eman behar du erabiltzaileak. Adingabeek ezin dute izenik eman. Maukaren zerbitzuak eskura dituzte 18 urtetik gora izan eta legearen araberako kontratu legezkoak bete ditzaketen erabiltzaileek. Zuk ziurtatzen duzu gutxienez 18 urte dituzula, eta egiazkoa dela webgunean sartu duzun informazio guztia. Maukak badu eskubidea webgunerako sarbidea edo erabilera ukatzeko edozein pertsonari edo entitateri. 18 urtetik beherakoek gurasoen edo legezko tutorearen zaintzapean erabili beharko dute Mauka, eta, halakoetan, pertsona heldua izango da zernahi jardueraren azken erantzulea. Mauka.eus-ek beretzat hartzen du erabiltzaileak emandako informazioa egiaztatzeko eskubidea. Behin gure webgunean izena emanda, erabiltzaileak noiznahi sartu, aldatu edo ezabatu ahalko ditu bere datuak.

Erabiltzaileak jakin behar du Mauka.eus-ek eskubidea duela iruzurrez egindako izen-emate eskariak ez onartzeko, ez eta arauak edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenak ere; gainera, lege baldintza horiek hausten badituzte, gerta daiteke erabiltzaile izateari utzi behar izatea, eta berdin gertatuko da, webgune hau erabiltzeko arauak eta politika bete ez, eta ez badituzte aintzat hartzen Mauka.eus-ek arrazoi hori dela-eta egindako oharrak eta eskariak.

Erabiltzailearen izenean edo haren kontutik egiten diren ekintza guztien ardura erabiltzailearena berarena da. Erabiltzaileak du bere kontura sartzeko pasahitza erabiltzeko eta isilpean gordetzeko erantzukizuna; bere pasahitzaren segurtasuna aldatu egin dela susmatzen badu, aldatu egin beharko du albait lasterren.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du modu egokian erabiltzeko Mauka.eus-en webgunea, eta konpromisoa hartzen du, halaber, honako jokabide hauek saihesteko:

  • Ez du besteren izenean jardungo, eta ez du emango gezurrezko informaziorik edo beste pertsona batzuei buruzkorik.
  • Ez dio inori utziko erabiltzaile izena eta pasahitza.
  • Ez du txertatuko jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubidea urratzen duen edukirik, eta ez du gauzatuko legearen, fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoa den jarduerarik.
  • Ez du txertatuko edo hedatuko izaera arrazista, xenofoboa edo pronografikoa duen eduki edo propagandarik, ez terrorismoaren apologia egiten duenik eta hirugarrenen eskubideen aurkakoa denik.
  • Ez du inor irainduko, kalumniatuko edo begirunerik gabe tratatuko, ez erabiltzaileak, ez Mauka.eus-eko kideak eta ez beste inor ere, eta ez du erabiliko hizkera itsusi eta zantarrik.
  • Ez du kalterik eragingo Mauka.eus-en, haren hornitzaileen, erabiltzaileen edo besteren sistema fisiko eta logikoetan.
  • Ez du txertatuko edo hedatuko birus informatikorik edo beste ezein sistema fisiko edo logikorik lehen aipatu diren kalteak eragiteko asmoz.
  • Ez ditu ezabatuko, baztertuko edo manipulatuko Mauka.eus-ek ezarritako segurtasun neurriak.
  • Ez da saiatuko beste erabiltzaile batzuen kontuetara sartzen, ez ditu erabiliko beste erabiltzaile batzuen kontuak eta ez ditu manipulatuko haien mezu eta edukiak.

Erantzukizuna salbuestea

Mauka.eus-ek ez du bere gain erantzukizunik hartzen erabiltzaileak honako arrazoiren batengatik izan ditzakeen galera edo kalteengatik: web orriak birus bat duelako, web orria erabilgarri ez dagoelako edo beste edozein gertaera anomalo izan delako. Mauka.eu-k bere esku dauden segurtasun neurri guztiak hartu ditu, eta teknologiak gaur egun eskaintzen dituen baliabide guztiak erabili ditu web orriak ongi funtzionatuko duela bermatzeko eta erabiltzailea edozein kaltetatik babesteko.

Loturak

Mauka.eus-ek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain webgune honekin lotuta dauden beste orri batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuengatik edota informazioengatik. Mauka.eu-k ez ditu kontrolatzen ez gainbegiratzen orri honi lotuta dauden webguneak. Lotura horiek erabiltzen dituzten erabiltzaileek begiratu egin beharko dute zer esaten duten helburu dituzten orrietako lege baldintzek.

Jabetza intelektuala

Mauka.eus da webgune honetan ageri diren eduki guztien jabea (testuak, irudiak, logoak, zeinu bereizgarriak, soinuak, animazioak, bideoak, iturri kodea eta gainerakoak), edo, jabe ez denean ere, baimena du horiek erabiltzeko edota ustiatzeko.

Webgune honen erabiltzaileek eskubidea izango dute orri honetan ageri diren edukiak erreproduzitzeko edo gordetzeko, baina betiere haiek soilik erabiltzekotan edo gure produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko lege baldintzek ezartzen dituzten helburuetarako. Galarazita dago web honetan ageri diren edukiak beste zerbaitetarako transmititzea, hedatzea, erreproduzitzea edo gordetzea, osorik edo partzialki, baldin eta Mauka.eus-ek ez badu berariaz baimendu.

Legedia eta Jurisdikzioa

Espainiako legediaren menpekoa da webgune hau, eta erabiltzerakoan auzirik edo eztabaidarik sortuko balitz, Donostiako epaitegiek izango dute erabakitzeko eskumena. Donostiako epaitegien mende jartzeko onespena ematen duen klausula honek ez du balioko egungo legediak kontsumitzaile izaera aitortzen dien erabiltzaileekin sor litezkeen auzietarako; kasu horietan, kontsumitzailearen egoitzari dagozkion Epaitegiek eta Auzitegiek izango dute eskumena.

Bertsioa

Lege ohar hau honako data honetan egina da: 2012/10/30; aldaketarik gertatzen bada, webgunean argitaratuko da.

Kontratatzeko baldintzak

Lege baldintza hauek www.mauka.eu webgunean produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko prozesua arautzen dute; Iragarri SL da gune horren legezko arduraduna-aurrerantzean, Mauka.eus erabiliko dugu-.

Mauka.eus gunean eskaintzen den edozein produktu hartzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela kontratatzeko lege baldintzak, lege oharra eta pribatutasun politika.
Nahi baduzu, inprimatu edo kopiatu egin dezakezu pantaila hau, lege baldintza horiek eskura edukitzeko.

Erosteko prozesua

Gure denda elektronikoan, Mauka.eus-ek eskaintzen dituen produktu guztien katalogoa aurkituko duzu; horietakoren bat eskuratzeko, honako erosketa prozesu honi jarraitu beharko diozu:

  1. Hauta ezazu nahi duzun zerbitzua edo produktua, eta jar ezazu erosketa saskian.
  2. Irakur ezazu arretaz eskaintzari buruzko informazio guztia. Produktuaren edo zerbitzuaren ondoan ageri diren prezioak eurotan emanak daude, eta dagozkien zergak erantsiak dituzte.
  3. Joan zaitez erosketa saskira, eta han egiaztatu ahalko dituzu eskatu dituzun produktuen xehetasunak eta salmenta prezioa.
  4. Eskariarekin ados bazaude, izena emateko inprimakia bete eta zure datuak eman beharko dituzu, eta lehendik izena emana baduzu, zure helbide elektronikoa eta pasahitza erabiliz identifikatu beharko duzu zeure burua.
  5. Ondoren, ordaintzeko modua hautatu beharko duzu. Honako bide hauek erabil ditzakezu: zor txartela edo kreditu txartela.
  6. Zor txartela edo kreditu txartela erabiliz ordaintzea erabaki baduzu [bi aukera horiek soilik daude]. Bi bideetako bat hautatu ondoren, ordainketa pasarelaren jabe den erakundearen ordainketa sistemara joango zara automatikoki, eta ordaintzeko erabili nahi duzun txartelaren informazioa eman beharko duzu.
  7. Eskaria behar bezala ordaintzen duzunean bukatuko da erosketa.
  8. Behin ordaindu ondoren, prozesua ongi gauzatu dela baieztatzeko mezu bat jasoko duzu eta zure eskariaren datuak agertuko dira bertan; mezu hori jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetan: info@mauka.eus.
  9. Erosketa prozesuan sartu dituzun datuetako bat aldatu nahi izanez gero, honako helbide elektroniko honetara idazteko aukera ematen dizu Mauka.eu-k: info@mauka.eu.

Produktuak eta Zerbitzuak

Mauka.eus gunean eskaintzen diren produktuak edo zerbitzuak merkaturatzen dituzten saltokien ardura da produktu eta zerbitzu horien azalpenak, sinopsiak, argazkiak, bideoak, informazio orriak eta gainerako material komertziala eta azalpenezkoa egitea. Beraz, Mauka.eu-k ez dauka inolako kontrolik eta erantzukizunik material horretan.

Mauka.eus bitartekaria baino ez da saltoki horien eta bezeroaren artean. Horrela, bada, Mauka.eu-k ez du bere gain hartzen bezeroak eskuratu dituen produktuen edo zerbitzuen kalitateari, ezaugarriei edo xehetasunei dagokien erantzukizunik, eta bezeroak erreklamazioren bat egin nahi badu, saltokira bertara jo beharko du.

Mauka.eus-ek bere webgunean argitaratzen dituen eskaintza guztiek kontratazio baldintza jakin batzuk dituzte (epe jakina irauten dute, leku jakinean eskuratu edo erabili behar dira, lurralde batera mugatzen dira, muga tekniko batzuk dituzte, murrizketa batzuk...); bezeroak eskaintza bat eskuratzen duen unean, horiek guztiak berariaz onartzen dituela esan nahi du.

Atzera egiteko eskubidea

Bezeroak atzera egiteko eskubidea izango du, eta iritsi zaion eskaria itzuli ahalko du ez bada haren gustukoa. Gehienez ere, hamalau lanegun izango ditu eskubide hori gauzatzeko, eskaria jaso duen lekuan agintzen duen egutegi ofiziala aintzat hartuta; bezeroak ordaindu beharko ditu itzultzeagatiko gastuak. Atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi badu, mezu elektroniko bat bidal dezake info@mauka.eus helbidera. Izen-abizenak adierazi beharko ditu, baita egindako eskariari dagozkion datuak ere; horretaz gain, atzera egiteko eskubidea erabili nahi duela ere jakinarazi beharko du mezu horretan.

1/2007 Errege Dekretuaren 102. artikuluak esaten duenari jarraikiz —Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina onartzen da bertan—, zenbait produktu ezingo dira itzuli: produktu pertsonalizatuak, hondatu gabe itzuli ezin direnak edo azkar iraungitzen direnak, CDak, DVDak, programa informatikoak eta antzekoak, edo adierazitako epean hasita dauden zerbitzuak.

Erreklamazio orriak

Mauka.eus-ek badauzka erreklamazio orriak bere egoitzan: Martin Ugalde z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa) helbidean. Erabili nahi badituzu, info@mauka.eus helbidera idatzi eta eska iezaguzu bidaltzeko.

Bertsioa

Kontratatzeko baldintza hauek honako data honetan eginak dira: 2012/10/30; aldaketarik gertatzen bada, webgunean argitaratuko da.

 

GONBIDATU ZURE LAGUNAK

MAUKAn izena emandako bazkide guztiek eskubidea dute beren lagunak gonbidatzeko. Lagunak gonbidatzen badituzu, aukera emango diezu gure webgunean sartzeko eta urte osoan argitaratzen ditugun promozioen berri izan eta bertan erosteko. Alde horretatik, baimena emango diozu MAUKAri, webgune honetan izena eman eta hemengo erabilera baldintzak onartuz gero, gonbidatuei zure izen-abizenen berri emateko, zure lagunak jakin dezan nork gonbidatu duen.


Gonbidatu duzun lagunak 20 eurotik gorako bere lehenengo erosketa egiten duenean, zuk 5 euroko opari bat jasoko duzu zure hurrengo erosketan gastatzeko. Posta elektronikoz emango dizugu opari horren berri, eta Maukako Zure Kontuan sartuko dizugu, erosketa berri bat egiterakoan eskuragarri izateko.


Zerbitzu hau guztiz doakoa da, eta irabazteko asmorik gabekoa. Bezeroek ezingo dute zerbitzu hau etekin ekonomikoren bat ateratzeko erabili, gonbidapenak salduz. Hori gertatuko balitz, MAUKAk eskubidea du bezeroari bazkidetza kentzeko edota, beharrezkoa balitz, dagozkion akzio legalak ezartzeko.


MAUKAk ez ditu gonbidatuaren datuak erregistratuko edo erabiliko, gonbidatuak onartu edota baimena eman arte; beraz, MAUKAk ez ditu erabiliko datu pertsonal horiek ordura arte.


Bezeroak bere gain hartuko du gonbidapenen zerbitzua erabiltzeak dakarren erantzukizun guztia; izan ere, bezeroek berek egiten dituzte gonbidapenak beren kontu. Hortaz, MAUKA libre geratuko da bere aurka jarritako edozein erreklamazio, salaketa, kexa edo zigor prozeduretatik.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Fitxategiaren arduraduna

Iragarri SLk (Bidera Publizitatea), aurrerantzean Mauka.eus izango denak, zeinak Martin Ugalde z/g, 20140 Andoain, Gipuzkoa baitu helbidea eta info@mauka.eus helbide elektronikoa, zera jakinarazten die erabiltzaileei: webgune honetatik bildu eta tratatzen diren datu pertsonalak fitxategi batean gordeko direla eta bera dela (Mauka.eus) horien arduraduna. Fitxategi horiek behar bezala erregistratuak daude Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian.

Datuak biltzea

Mauka.eu-k biltzen dituen datuak erabiltzaileek ematen dituztenak dira, bai webguneko inprimakietan jartzen dituztenak eta bai gure helbide elektronikoetara bidaltzen dituztenak.

Bildutako datuen erabilera eta helburuak

www.mauka.eus gunean biltzen diren datu pertsonalak helburu jakinetarako dira. Horietakoren batekin ados ez bazaude, info@mauka.eus helbidera idatziz adieraz dezakezu. Honako hauek dira aurreikusten diren erabilerak eta helburuak:

Erabiltzaileen erregistroa egitea eta horiek kudeatzea

Izena emateko inprimakian ematen diguzun informazioa webgunearen erabiltzaileak kudeatzeko erabiliko da. Mauka.eus-ek ez du onartuko gezurrezko izenarekin erregistratzea edo beste pertsona edo enpresa batzuen izenean egitea. Inprimakian gezurrezko informazioa emanez gero, berehala utziko diozu erabiltzaile izateari.

Eskariak kudeatzea

Interneteko dendan daukagun produktu edo zerbitzuren bat eskuratzen duzunean, zure eskariak tramitatzeko, bidaltzeko eta fakturatzeko erabiliko ditugu zuk emandako datuak.


Informazioa bidaltzea

Zure informazio eskariei erantzuteko erabiliko ditu Mauka.eus-ek zuk emandako datu pertsonalak. Inprimakietan edo mezu elektronikoetan txertatzen duzun informazioa, gainera, gure produktuen eta zerbitzuen inguruko informazioa bidaltzeko ere erabiliko dugu. Informazio hori ohiko postaren eta/edo posta elektronikoaren bidez bidaliko dugu. Informazio hori jaso nahi ez duten erabiltzaileek info@mauka.eus helbide elektronikora idatziz adieraz dezakete.

Datuak hirugarrenei helaraztea

Mauka.eus-ek aurreikusten du zure datu pertsonalak hirugarren batzuei helaraztea egoera jakin batzuetan. Horietakoren batekin ados ez bazaude, info@mauka.eus helbidera idatziz jakinaraz dezakezu. Honako egoera hauetan helaraziko dira datuak:

Legeak hala agintzen duenean

Zure datuak hirugarrenei helaraziko zaizkie lege arauren batek hala agintzen duenean (administrazio publikoak, administrazioko edo epaitegietako agintaritzak...).
Mauka.eus-i atxikitako negozioentzat beharrezko denean
Mauka.eus-ek bitartekari lana egiten du produktua edo zerbitzua eskaintzen duen saltokiaren eta horietakoren bat eskuratu duen bezeroaren artean. Beraz, bezeroak eskuratu duen produktua edo zerbitzua jasotzeko, emateko edo erabiltzeko beharrezkoa denean, Mauka.eus-ek eroslearen datuak helaraziko dizkio produktu edo zerbitzu jakin hori eskaini duen saltokiari.

Ordainketak kudeatu behar direnean

Zure datuak hirugarrenei helaraziko zaizkie beharrezkoa denean eskuratu dituzun produktu edo zerbitzuak ordaintzeko (paypal, banku erakundeak edo aurrezki kutxak).
Mezularitza eta Logistika enpresek behar dutenean

Lan egiten dugun mezularitza eta logistika enpresek zure datu pertsonal batzuk behar izaten dituzte eskuratu dituzun produktuak zuri eramateko, eta haiek behar dituzten datuak helaraziko dizkiegu.

Segurtasuna

Mauka.eus-ek teknologiak gaur egun eskaintzen dituen bitartekoak erabiltzen ditu zure datu eta informazio pertsonalak babesteko, eta, horretarako, zerbitzari seguruetan gordetzen da gure webgunea, zeinak babestuta dauden erasorik ohikoenetatik. Dena den, oroitarazi nahi dizugu teknologia ez dela hutsik gabea, eta, horrexegatik, zure esku dauden bitarteko guztiak jarri behar dituzu zure datuak seguru egon daitezen; bereziki gomendatzen dizugu pasahitz sendoak erabil ditzazula zure erabiltzaile kontura sartzeko: izan ditzala, gutxienez, 8 karaktere, eta txandaka ditzala zifrak, letra larriak, xeheak eta karaktere bereziak. Gomendatzen dizugu, halaber, maiz samar alda dezazula zure pasahitza (urtean behin, gutxienez), eta beste inork haren berri izan dezakeela susmatzen baduzu, berehala alda dezazula.

Cookie-ak erabiltzea

Cookie-ak ezartzeko bitartekoak erabiltzen ditu gure webguneak; horri esker, modu automatikoan identifikatuko zaitu, eta zure bisita ohiturak nolakoak diren eta gure webgunean zer jokabide duzun jakingo dugu, eta horrek lagundu egingo digu gure webgunea hobetzen. Ez baduzu nahi artxibo horiek zure ordenagailuan instala daitezen, blokeatu egin ditzakezu Interneteko nabigatzaileak cookie-entzat duen aukeran sartuta.

Google Analytics

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google Inc. konpainiak web bidez eskaintzen duen zerbitzu analitiko bat. Delawarekoa da konpainia hori, eta honako helbide honetan dauka bulego nagusia: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak —aurrerantzean, "Google"erabiliko dugu—. Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan dauden testu artxiboak, hain zuzen ere, eta erabiltzaileek webgunea zer-nola erabiltzen duten aztertzeko laguntza ematen diote webguneari berari.

Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (baita zure IP helbidea ere) zuzenean transmitituko zaio Googleri, eta hark gorde egingo du Ameriketako Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan. Googlek informazio hori erabiliko du, gure bidez, webguneari ematen zaion erabileraren arrastoari jarraitzeko. Webgunearen jarduera txostenak bilduko ditu, eta webgunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Googlek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Googlerentzat prozesatzen dutenean. Googlek ez dio atxikiko zure IP helbidea hark eduki dezakeen beste ezein daturi. Zure esku dago datuak tratatzeari edo informazioari uko egitea, zure nabigatzailea egoki konfiguratu eta cookieen erabilerari uko eginez, baina jakin behar duzu, hori eginez gero, agian ezingo dituzula erabili webgune honetako zerbitzu guztiak. Webgune hau erabiltzean, onartu egin duzu Googlek zuri buruzko informazioa trata dezan, lehenago azaldu dugun eran eta azaldutako helburuetarako.

http://www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html

Eskubideak gauzatzea

Erabiltzaileak eskubidea izango du bere datuekin sartzeko, datu horiek zuzentzeko, deuseztatzeko eta datu horiek tratatuak izatearen auka egiteko; horretarako, info@mauka.eus helbide elektronikora idatz dezake eta eskubide hori gauzatu nahi duela adierazi —identifikatzeko balioko duen dokumentu ofizialen bat atxiki beharko du: NA, gidabaimena edo pasaportea—, edo, bestela, gure egoitzara etor daiteke: Martin Ugalde z/g, 20140 Andoain, Gipuzkoa.

Eskubide hauek nola gauzatzen diren argiago jakin nahi baduzu edo zalantzaren bat geratu bazaizu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu (ww.agpd.es), edo guri idatz diezagukezu, erabiltzaileei erantzuteko helbidera: info@mauka.eu.

Bertsioa

Pribatutasun politika hau honako data honetan egina da: 2012/10/30; aldaketarik gertatzen bada, webgunean argitaratuko da.


.
{* *}