Solaguen ardoa, 12 botilako kaxa bat

80,00 €

2014ko Solaguen ardo ondua 4 urteko Ameriketako haritzez egindako barriketan egon da hamabi hilabetean. Kalitate handiko ardo honetaz gozatu. Ekoizleak zuzenean bidaliko dizu zure etxera.

Debekatua dago alkohola 18 urtetik beherakoei saltzea. Arduraz kontsumitzea gomendatzen da.

Xehetasun gehiago

Mauka kupoiak hauxe hartzen du bere barne:

  • A aukera: 2014ko Solaguen ardo ondua, 75 zentilitroko 12 botilako kaxa bat. Prezioa: 83 €. EAN: 8426867101414.
  • B aukera: 2011ko Solaguen erreserbako ardoa, 75 zentilitroko 12 botilako kaxa bat. Prezioa: 120 €. EAN: 8426867101513.

2014ko Solaguen ardo onduaren ezaugarriak:

  • Mahatsa. %100 tempranilloa. Batez beste 30 urte dituzten eta 450 eta 550 arteko altitudean edalontzi tankeran landatutako mahatsondoetatik eskuz bildua.
  • Uztaldia. Bikaintzat joa.
  • Egiteko modua. Mahatsari zotza kentzen zaio eta upeleratu egiten da hartzitu aurretik egiten den beratzearen bidez, 8 gradutan 120 orduan. Alkohol hartzidura alkoholikoa 26 graduko gehienezko tenperaturan egiten da eta hartzidura malolaktikoa modu naturalean egiten da.
  • Ardo ondua. 12 hilabetean ondua 4 urteko Ameriketako haritzez egindako barriketan, dekantazioa egiteko ontzi aldaketa handik sei hilabetera egiten da eta botilan zotzi hilabetean egoten da merkatura atera aurretik.
  • Begian. Pikota gerezi gisako mamia, geruza ertain-altua duen gorputza eta azpildura irekia eta bizia.
  • Sudurrean. Mahatsondoaren berezko usainaren ukituak (ginga eta erregaliza), hartzidura ukituak (esne-gaina eta pipa-tabakoa) eta ontze ukituak (galleta, gerezia eta txokolatea) harmoniarekin uztartuak.
  • Ahoan. Osoa, bizia eta gorputz handikoa. Basafruitu, konfitura, erregaliz eta txokolate kutsua. Orekatua, beroa eta gorputz handikoa. Amaieran zapore bizia eta iraunkorra.
  • Alkohol graduak: %14,5 vol.
  • 18 graduko tenperaturan kontsumitzea gomendatzen da.

2011ko Solaguen erreserbako ardoaren ezaugarriak:

  • Mahatsa. Tempranilloa. 30 eta 50 arteko urte dituzten eta 580 eta 640 arteko altitudean edalontzi tankeran landatutako mahatsondoetatik eskuz bildua.
  • Uztaldia. Bikaintzat joa.
  • Egiteko modua. Mahatsari zotza kentzen zaio eta 22 egunean upeleratu egiten da 26 graduko tenperaturan egiten den kontrol termikoarekin. Ondoren grabitatearen bidez isurtzen da eta bigarren hartzidura malolaktikoa modu naturalean egiten da bi aste igaro ondoren.
  • Ontzea barrikan. 18 hilabete haritzezko barriketan, %80 Ameriketako haritzez eta %20 Frantziako haritzez egindako barriketan. Bi kasuetan belztea ertaina da eta sei hilabetero egiten da garbiketa egiteko ontzi aldaketa.
  • Ontzea botilan. Barrikatik atera ondoren ardoa apur bat garbitu eta azken dekantazioa egin behar da, eta horrek ardoa iragazi gabe botilatzea ahalbidetzen du.
  • Begian. Pikota gerezi gisako eta geruza altuko mamia, ginga gisako azpildurarekin. Distiratsua eta garbia.
  • Sudurrean. Askotarikoa eta oso bizia. Fruitu beltzen ñabardurak: basarana, ginga, likore bonboia, juanola, esne-gaina, iltzea, piperbeltza, tabakoa.
  • Ahoan. Indartsua, oreka bikainarekin, egitura onekoa, ahabia eta ginga beratu zaporea, fruitu beltzen ñabardurak (erregaliza, bonboia). Iraunkorra, koipetsua, beroa, gorputz handikoa eta amaiera leuna, luzea eta askotarikoa.

Baldintza bereziak

• Eskaria zuzen jasotzeko, ezinbestekoa da bidalketari buruzko datuak, helbidea eta telefono zenbaki bat ematea.

• Kupoi bat jasoko duzu postaz erosketa agiri gisa erabiltzeko. Produktua erosteko agiria erakutsi behar da.

• Eskaria 72 ordu inguruko epean jasoko duzu.

• Eskaria itzultzeko baldintzak: Epea 14 egun naturalekoa da, eskaria jasotzen den egunetik zenbatuak. Produktua baldintza onetan egotea nahitaezkoa da, bere jatorrizko paketean eta eskaintzak bere barne hartzen dituen osagarriekin edo opariekin. Produktuaren egoera aztertu ondoren, zenbatekoa itzuliko da.

Informazio gehigarria

Oinordetza, tradizioa, kultura, ezagutza: esperientziak.

Mahatsa duela 5.000 urte baino gehiago landatzen hasi zen Iberiar Penintsulan, baina erromatarrek bultzada handia eman zieten Ebro ibaiko arroan zeuden ardogintza eremuei beren armada hornitzeko.

Bastida dagoen eskualdeko biztanleek 2.000 urte baino gehiago daramate lan egiten ardoaren kulturaren inguruan, Arabako Errioxako gaur egungo herriak sortu aurretik ere bai.

Duela mende erdi inguru, kultura horren oinordekoak ziren Bastidako (Arabako Errioxa) zenbait mahastizainek upategi bat sortzeko proiektu batean murgildu ziren. Solaguen deituriko toki batean mahasti batzuk zeuzkaten, eta izen hori hautatu zuten beren ardoen marka gisa, zona horrek ospe eta prestigio handia baitzuen eskualdeko herritarren artean. Gaur egungo Haro eta Bastida udalerrien artean dago.

Solaguen euskal jatorria duen antzinako toponimo bat da, eta duela mende asko hasi zen erabiltzen. Landaren edo belardiaren goialdean, edo landatik edo belarditik aurrera da bere esanahia, eta landatzeko eta ganaduak bazkatzeko erabiltzen ez ziren eta ondorioz mahatsa landatzeko baliatzen ziren lursailak izendatzeko erabiltzen zen.

 

 

Idatzi zure iritzia

Solaguen ardoa, 12 botilako kaxa bat

Solaguen ardoa, 12 botilako kaxa bat

2014ko Solaguen ardo ondua 4 urteko Ameriketako haritzez egindako barriketan egon da hamabi hilabetean. Kalitate handiko ardo honetaz gozatu. Ekoizleak zuzenean bidaliko dizu zure etxera.

Debekatua dago alkohola 18 urtetik beherakoei saltzea. Arduraz kontsumitzea gomendatzen da.

Idatzi zure iritzia

KOKAPENA
Bastida - Araba
SOLAGÜEN- BODEGAS Y VIÑEDOS LABASTIDA

Forua aldundia etorbidea 22

657797043

Antzeko produktuak

.
{* *}